Bihar, maiatzak 3, Apirileko Feriaren zati bat ekarriko dute Txorierrira; izan ere, Baserri Antzokian jai flamenkoa antolatu dute. Jaia 20:00etan hasiko da, eta hara hurbiltzen dutenek musika flamenkoaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute, Jose de Artek eta La Marak kontzertua egingo dute eta. Gainera, rebujitoak eta sevillanak egongo dira.