Elkarretaratzeak Donibane Lohizuneko hilketa matxista gaitzesteko

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 7a, 12:57

Barikuan, maiatzak 3, 34 urteko emakume bat hilik topatu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean, indarkeria-zantzuak zituela, eta bere bikotekidea atxilotu dute hilketa leporatuta. Atzo, Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak deituta, elkarretaratzea egin zuten Lezamako Hilario Astorki plazan, hilketa matxista gaitzesteko. Beste aldetik, Larrabetzun elkarretaratzera deitu dute gaurko, maiatzak 7, hango udalak eta Zutunik talde feministak, 19:00etan, plazan.