Greba-egunak kirol eta esku-hartze sozialeko zerbitzuetan

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 7a, 13:12

Bizkaiko lokal eta kirol-zelaien langileak grebara deitu dituzte datozen egunetarako; gaurtik, maiatzak 7, maiatzaren 10era arte, hain zuzen. Horrek eragina izan dezake udal-kiroldegietan eta kirol-zerbitzuetan. Gainera, bihar, maiatzak 8, elkarretaratzea egingo dute 18:30ean Derioko kiroldegiaren aurrean. Beste aldetik, esku-hartze sozialeko langileak ere grebara deitu dituzte biharko, eta kasu honetan ere eragozpenak egon daitezke udalen kultura- eta gizarte-zerbitzuetan.