Bizkaiko dortoka autoktonoen populazioa arriskuan dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak SOS Galapagos proiektua ipini du martxan, gure lurraldeko ibai, hezegune eta zelaietan dortoka autoktonoak topatzeko. Hortaz, herritarrei eskatu diete edozein dortoka-espezie topatuz gero horren berri emateko. Herritarrak Aldundiarekin harremanetan ipini daitezke 688 847 376 / 619 490 556 telefono-zenbakietara deituta edo sosgalapagos@gmail.com helbide elektronikora idatzita.