Prestatzeko era:
Lehenengo eta behin, arrautzak, patatak eta zainzuriak egosiko ditugu. Arrautzak 8 minutuan egosiko ditugu; patatak, 12 minutuan; eta zainzuriak, 14 minutuan. Patatak zuritu, eta gordeko ditugu; zainzuriak ere gordeko ditugu kazola barruan. Tipulinei bizarra eta zurtoin berdea moztuko diegu, eta lehen geruza kendu. Kazola batean sueztituko ditugu olio apur batekin. Ilarrak gehituko ditugu eta gatza botako diegu. Ondoren, irina gehituko dugu eta apur bat sueztituko dugu. Zainzuriak egosi ditugun ura hartu, eta apur bat botako dugu. Ondo eragingo dugu. Tipulinak ere botako ditugu eta zortzi minutuan egosiko ditugu ilarrekin batera. Azkenik, zainzuriak, patatak eta arrautzak gehituko ditugu, eta lau minutu gehiago izango dugu su eztian. Perrexila erabiliko dugu apaingarri moduan.