Bi sarrera bikoitza zozkatuko ditugu EHZ festibalerako

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 24a, 12:02

Ekainaren 28tik 30era bitartean, EHZ festibala izango da Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa  Beherea), eta bertan hainbat talderen eta abeslariren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, hala nola Belako, Su Ta Gar, Gorka Urbizu eta Libe. Aikor! Txorierriko aldizkariak hiru egunetarako bi sarrera bikoitza zozkatuko ditu WhatsApp harpidedunen artean.

Zozketan parte hartu ahal izateko:

  1. WhatsApp harpideduna izan behar duzu. Ez bazara, idatzi “ALTA” 747 406 561 telefono-zenbakira.
  2. Idatzi “EHZ” 747 406 561 telefono-zenbakira.

Mezuak jasotzeko azken eguna ekainaren 11 izango da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).