Martxoaren 1ean kontsultategiko atea azken aldiz itxi zuen Mari Carmen Artola emaginak. Atea egindako lanarekin pozik egoteak dakarren lasaitasunaz itxi zuen, eta aurrean zuen etapa berriari begira. Sondikako, Loiuko, Derioko, Zamudioko eta Lezamako emakumeen emagina izan da Artola, mende laurdenean, eta berarekin batera badaroa Txorierriko zati bat. Aikor! aldizkariaren hurrengo zenbakian Artolari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da; baita emagin ohiak idatzitako agur-gutuna. Elkarrizketa www.aikor.eus webgunean ere izango da irakurgai.