Amesgaiztoak eta gaueko izuak haurtzaroan

t: Ursula Tomas 2024ko mai. 30a, 14:22

Amesgaiztoak eta gaueko izuak ohikoak dira haurtzaroan, baina desafiatzaileak izan daitezke gurasoentzat eta zaintzaileentzat. Esperientzia horiek ulertzea eta haurraren adinaren arabera nola maneiatu ulertzea funtsezkoa da laguntza egokia emateko. Jarraian, garapenaren etapa desberdinetako amesgaiztoen eta gaueko izuen ezaugarriak aztertuko ditugu, haurrei horiek gainditzen laguntzeko aholku praktikoekin batera.

Eskolaurreko adinak (1,5-5 urte):

Etapa honetan, ohikoa da haurrek amesgaiztoak izatea beren irudimen aktiboagatik eta beldur normalak garatzeagatik, hala nola munstroak edo alegiazko animaliak. Gaueko izuak ere gerta daitezke. Haurrak negarrez esnatu daitezke, kon- tsolamendu eta segurtasun bila.

Aholkuak:

1. Ohera joan aurretik errutina lasaigarria ezartzeak lagun dezake haurraren adimena lasaitzen eta amesgaiztoen eragina murrizten.

2. Haurraren beldurrei buruzko komunikazio irekia sustatzeak eta haurraren sentimenduak baliozkotzeak seguruago sentitzen lagun diezaioke.

3. Trantsizio-objektu bat emateak, adi- bidez, pelutxerik gogokoena, kontsolamendua eta segurtasuna eman diezaioke gauez.

4. Lo egin aurretik, ez jarri haurra beldurraren eraginpean; hau da, ekidin beldurra ekar diezaioten programak edo filmak.

 

Eskola-adinak (6-12 urte):

Etapa honetan, amesgaiztoak haurraren bizitzako egoera estresagarriekin lotuta egon ohi dira, eskolako arazoek, gatazka sozialek edo errendimenduak sortzen duten antsietatearekin. Gaueko izuak ez dira adin honetan lehen haurtzaroan bezain ohikoak, baina oraindik ere gerta daitezke.

Aholkuak:

1. Lo-errutina sendoa ezartzeak eta logelako giro lasaia ziurtatzeak lagun dezake amesgaiztoen intzidentzia murrizten.

2. Erlaxazio-teknikak irakastea, hala nola arnasketa sakona edo bistaratze-teknikak, lagungarria izan daiteke haurrarentzat, lo egin aurretik lasaitzeko.

3. Lo egin baino lehen, emozioak artearen, idazketaren edo elkarrizketaren bidez adieraz ditzala sustatzea lagungarria izan daiteke, haurrak kezkak barneratu eta euren pisu emozionala murriztu dezan.

4. Ohera joan aurretik jateko eta edari estimulatzaileen kontsumoa mugatzeak –esaterako, kafeina edo azukrea– loaren kalitatea hobetu dezake, eta amesgaiztoak murriztu.

 

Haurtzaroko esperientzia arruntak dira gaueko amesgaiztoak eta izuak, eta modu eraginkorrean maneiatu daitezke ulermen eta laguntza egokiarekin. Amets gaiztoek luzaroan irauten badute eta haurraren loaren kalitatean edo egunean zehar bere ongizate emozionalean eragin nabarmena badute, kontuan hartu profesional batekin kontsultatzea. Haur-psikologo batek horren atzean egon daitezkeen kasuak identifikatu, eta horiei aurre egiteko estrategia espezifikoak eman diezazkiguke. Gogoan izan ama edo aita zaren aldetik ahal duzun onena egiten zabiltzala laguntza eta orientazioa bilatzean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).