Prestatzeko era:
Ontzi batera 300 ml esne bota, eta sutan ipiniko dugu. Sobera dugun esnetan urtuko ditugu mami-zorroa, azukrea eta kakaoa. Esnea bero dagoenean, nahasia bota, eta eragingo dugu harik eta loditzen hasten den arte. Ontzia sutatik kendu, eta txokolatea (zatitan) eta gurina gehituko ditugu. Ondo eragingo dugu, erabat urtu arte. Hozten utziko dugu. Kopetan ipini baino lehen, banilla-esentzia gehituko dugu. Ondo nahasiko dugu. Kopak hozkailuan sartuko ditugu bi orduan.