Euskadiko Autonomia Erkidegoan, EH Bilduk (Orain Errepublikak koalizioa) irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 26,4 lortu du eta. Bigarren alderdia PSOE izan da (% 25,9); hirugarrena, EAJ (CEUS koalizioa) (% 22,4 ); laugarrena, PP (% 11,49); bosgarrena, Sumar (% 3,27); seigarrena, Podemos (% 3,27), eta zazpigarrena, VOX (% 2,68). Gainera, Se Acabó La Fiesta alderdi ultraeskuindar berriak botoen % 1,72 eskuratu du. Alderdi horrek 147 boto eskuratu ditu Txorierrin.