Maldonado eta del Rio txorierritarrek irabazi dute Bizkaia Open 2024 Txapelketa

a: BFA 2024ko eka. 10a, 14:03

a: BFA

Bizkaia Open 2024 Txapelketaren finala zapatuan, ekainak 8, jokatu zen, eta hura Maldonado larrabetzuarrak eta del Rio lezamarrak irabazi dute. Txorierritarrek Gaubeka eta Gordonen kontra jokatu zuten. Pala txapelketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta partidak bost frontoitan jokatu dira: Bizkaia Frontoia, Armintza, Larrabetzu, Sopela eta Zierbena. Guztira 13 partida izan dira.