Atxutegi eta Saratxu txorierritarrek Gazte Txapelketaren finala jokatuko dute domekan

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 11a, 12:16

a: IƱaki Atxutegi

Bidebieta Basauriko pilota-taldeak Gazte Txapelketa antolatu du 21. aldiz, eta finalak domekan, ekainak 16, jokatuko dira San Migel auzoko frontoian. Gazteen kategorian, txorierritar bi izango dira lehian: Xabier Atxutegi zamudioztarra eta Izei Saratxu larrabetzuarra; lehena Bidebieta taldeko pilotaria da, eta bigarrena, Lezamako Pilota Klubekoa. Atxutegik eta Saratxuk elkarrekin jokatu dute txapelketa, eta domekan Iurretako Liher Ortiz de Zarate eta Bidebietako Unai Gilen kontra ibiliko dira kantxan. Finalerdietan, 18 eta 8 irabazi zien Maren Apariziori eta Iñigo Bergantinosi.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).