ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Arte grafikoen Bizkaiko langileek seigarren egun-greba izan dute gaur, ekainak 12, eta errebindikazioak Txorierrira ekarri dituzte. Zamudion, WestRock enpresan, batu dira gaur lehen orduan, eta Txorierriko etorbidea moztu dute. Elkarretaratzeak eragin zuzena eduki du trafikoan, eta zazpi kilometroko auto-ilarak sortu ditu Erandiorantz. Sindikatuen ordezkariek adierazi dutenez, lan-hitzarmen kolektiboaren negoziazioa 2011tik dago blokeatuta, eta, besteak beste, eskatzen dute erosahalmena berreskuratzeko, atzerakinak ordaintzeko eta soldatak gaurkotzeko. Bihar zazpigarren greba-eguna izango dute Bilbon, patronalari exijitzeko Bizkaiko arte grafikoen hitzarmena negoziatu dezala.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).