Txorierriko selekzioa eta Txorierri Cup aurkeztuko dira arratsaldean Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2024ko ekainaren 13a

Gaur arratsaldean, ekainak 13, Txorierriko futbol-selekzioa aurkeztuko da Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Selekzioa nesketan zein mutiletan osatu da infantil mailan. Bi taldeak osatzen duten jokalariez gainera, Txorierri Cup torneoa ere aurkeztuko da. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta bertan, besteak beste, Txorierriko alkateak batuko dira. Txorierriko selekzioaren hautatzaileak nortzuk diren ere jakinaraziko da.