Euria egonda ere, eta ekitaldi batzuk bertan behera utzi ziren arren –adibidez, Sondikako zuzien desfilea–, suak piztu ziren atzo Txorierrin, alde batetik, eguzkiari indarra emateko, eta bestetik, txarra dena erre eta ona dena erakartzeko. Ohi denez, suaren inguruan dantzatu eta abestu zuten herritarrek.