Bihar, ekainak 28, `Txuma memoriala´ txirrindularitza-proba izango da. Irteera eta helmuga Astrabuduako Etxegorri kalean ipini da: txirrindulariak bertatik aterako dira 18:00etan, eta, aurreikuspenen arabera, 19:50ak aldera itzuliko dira. Bitartean, pasatuko dira Altzagatik, Erandiogoikotik, BI-737 errepidetik (Sondika, Derio eta Zamudio), BI 3707 errepidetik (Loiu), Akarlandatik, EHUtik eta garbiguneko eta Mesoko biribilguneetatik. Horrek eragina izango du trafikoan, eta lasterketa aipatutako lekuetara hurbildu ahala ibilgailuetarako itxiko dira errepideak. Lasterketan 200 txirrindularik hartuko dute parte, Euskadi, Estatu, Frantzia eta Portugaletik etorritakoak.