Prestatzeko era:
Txipiroiak garbituko ditugu, eta xukatzen utziko ditugu. Bitartean, gainerako osa-gaiak prestatuko ditugu. Tipula zuritu, eta fin-fin txikituko dugu, baita berakatzak ere. Piperrak garbituko ditugu, haziak kenduko dizkiegu, eta dadotan moztuko ditugu. Tomateak zuritu, eta birrinduko ditugu.
Olio apur bat berotuko dugu kazola batean, eta bertan tipula eta berakatza bigunduko ditugu su motelean, 10 minutuan. Piperra gehitu, eta bost minutu gehiago sueztituko dugu, edo harik eta barazkiak bigun egon arte. Ondoren, perrexila (zatituta) eta gari-irina gehituko dugu. Minutu pare batean sueztituko dugu eta eragingo dugu irina ondo egin dadin. Piperrautsa gehitu, eta eragingo dugu. Segituan, piperrautsa ez erretzeko, tomate birrindua eta txipiroiak gehituko ditugu. Gatza bota, eta minutu pare batean egosiko dugu. Arrain-salda botako dugu eta 45 minutuan egosiko dugu su motelean, edo txipiroiak bigun egon arte.