Txirla erreak ogi arraspatuarekin

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 12a, 10:52

Osagaiak (lau pertsonarentzat):

  • 3/4 katilukada ogi arraspatu
  • 4 koilarakada oliba-olio
  • 4 berakatz atal (txikituta)
  • 1/2 katilukada ardo zuri
  • 1/2 koilaratxokada piperbeltz gorri
  • 36 txirla (garbituta)
  • 1/3 katilukada perrexil (txikituta)
  • Koilarakada bat limoi-birrindura
  • 3 koilarakada limoi-ur
  • Gatza

Prestatzeko era:

Labea 200 gradutan berotuko dugu. Labera sartzeko erretilu batean nahastuko ditugu ogi arraspatua, bi koilarakada oliba-olio, berakatz laurdena eta gatz apur bat. Beste erretilu batean nahastuko ditugu ardoa, piperbeltz gorria, gainerako berakatza, koilarakada bat olio eta txirlak.

Erretilu biak sartuko ditugu labera eta bertan 10 minutu inguru izango ditugu; ogi arraspatua eragingo dugu gorri dagoen arte. Ogi arraspatua dagoen erretilua labetik atera, eta tenperatura 240 gradutan ipiniko dugu. Txirlak 10 minutu gehiago izango dugu labean, zabaldu arte; zabaltzen ez direnak botako ditugu. Ogi arraspatua perrexilarekin eta limoi-birrindurarekin nahastuko dugu. Limoi-ura txirla gainetik botako dugu, gainerako olioa eta ogi arraspatua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).