EMAUS

Festa inklusiboa Lezaman

Joanes Camara, gizarteratze-teknikaria 2024ko uzt. 17a, 13:44

Hiru urte dira Emáus Gizarte Fundazioa eta Athletic Club Fundazioa elkarlanean dabiltzala, kirol-egitasmoak partekatuz eta hainbat ekintzatan parte hartuz. Oraingo honetan, Futbola Buruan ekintzaren partaide izan gara, zeinak futbola, multikirola eta walking football-a uztartzen baititu. Espero genuen moduan, eta aurreko edizioetan bezala, oso ekintza arrakastatsua izan da. Bertan 550 pertsona baino gehiago batu ginen; hala ere, ekintzetako parte-hartzaileak izan ziren egitasmoaren benetako protagonistak.

Athleticeko instalazioetako futbol-zelaietan egon ziren kirol-aukeren artean, PAI Bitartean zerbitzuko taldeak lehen aldiz egin zuen walking football-a. Hori muga fisikoak dituzten pertsonentzako modalitatea da eta futbolean arautegi egokitu bat erabilita jokatzeko aukera ematen du. Taldeak ederto pasatu zuen, eta, hortaz, esan daiteke oso deskubrimendu handia izan dela, gustatzen zien kirola egiten jarraitu ahal izateko. Bestalde, aipatu beharra dago parte-hartzaileen artean arropa banatu zela kirola egin ahal izateko eta zer jan eta zer edan egon zela indarrak berritzeko. Goiz biribila izan zen, eta kirol inklusiboak eta ondo pasatzeko gogoak giro aparta sortu zuten.

Aurreko lerroetan esandako guztiarengatik, egindako lana eskertu nahi diegu Athletic Club Fundazioaren arduradunei, langileei eta boluntarioei. Era berean, gustatuko litzaiguke hau bezalako topaketak egiten jarraitzea, egunero artatzen ditugun pertsonentzat oso onuragarriak dira eta.