Oilaskoa parrillan, koko- eta lima-entsaladarekin

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 18a, 13:51

Osagaiak (lau pertsonarentzat):

-8 oilasko-papar xerra

-Gatza

-Piperbeltza

-Lima bat

-3 koilarakada koko-esne

-Koilaratxokada bat azukre

-½ koilaratxokada arrain-saltsa

-500 g aza gorri (txikituta)

-2 tipulin (txikituta)

-¼ katilukada martorri

Prestatzeko era:

Parrila berotuko dugu. Oilaskoari gatza eta piperra botako diogu, eta parrilan egingo dugu hiru minutu inguru. Bitartean, lima birrinduko dugu, eta ura atera. Limoi-urari gehituko diogu koko-esnea, azukrea eta arrain-saltsa. Irabiatuko dugu, azukrea urtu arte. Ondoren, aza gorria eta tipulina gehituko ditugu. Oilaskoa parrillatik kenduko dugu eta limoi-birrindura hautseztatuko diogu gainetik. Oilaskoa eta entsalada plateretan ipini, eta gainetik martorria botako dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).