Hainbat errepidetatik zirkulatu ondoren, Ertzaintzak Txorierriko Korridorean, Larrondoko irteeran, bidea itxi zion autoari, eta horrek bazter-babesarekin talka egin zuen, eta gurpiletako bat zulatu zitzaion. Lapurrak autotik jaitsi, eta aldapan behera egin zuten baso baterantz. Ertzaintzek lortu zuten lapurretako bat, 31 urteko gizona, atxilotzea, eta goizeko lehen orduan bilaketa-dispositibo bat ipini zuen abian Loiun eta Sondikan, beste hiru gizonak bilatzen saiatzeko.
Gertaeraren ondorioz, ertzain batek osasun-arreta jaso du, eta kalteak izan dira hamar polizia-ibilgailutan. Ertzaintzak eginbideak ireki ditu indarrez lapurreta egiteagatik, bide-segurtasunaren aurkako delituengatik (arriskua sortuz gidatzea) eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.