Ehiza-hegazkinek Txorierri gainetik egin ohi dute hegan maniobrak egiteko, eta batzuetan oso zarata handia sortzen dute. Azken aldia joan den eguazten gauean izan zen, eta EITBko atarian idatzi dutenez, zarata “Txorierriko eta Uribe eskualdeko herrietan entzun ahal izan zen. 100 dezibeletik gorako zarata eragin zuten, etxeetako kristalak dardarka jarri zituzten eta lo zegoen jendea esnatu zuten”. Hori dela eta, Txorierriko alkateak testu komun bat prestatzen dabiltza Defentsa Ministerioari bidaltzeko eta ehiza-hegazkinen maniobra militarrengandik azalpenak eskatzeko. Testua datozen egunetan egongo da prest eta orduan emango dute haren berri.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).