Zapatuan, irailak 14, Bilbao Triathlon kirol-proba egingo da, eta txirrindularitza proba Txorierritik pasatuko da eguerditik aurrera. Probak eragina izango du bailaran, errepidea trafikorako itxiko baita Asuako bidegurutzean (BI-735), Lauroetako errepidean (BI-3709), Txorierriko Etorbidean (BI-3738: Sondika, Loiu, Derio, Zamudio eta Lezama), Larrabetzun (BI-3713) eta Larrabetzutik Morgarako errepidean (BI-2713). Aurreikusi da 13:58an hasiko dela errepideak trafikorako ixten, Asuatik, kirolariak esandako puntuetara hurbildu ahala.