Horrela, orain dela bost urte, fundazio biek kolaborazio-hitzarmena sinatu zuten elkarri laguntzeko: Bultzatuk laguntza teknikoak eskaintzen ditu, eta Emaús bitartekoa da eskaeretarako eta materiala biltegiratzeko eta lagatzeko. Ekimenaren harira, aurten laguntza teknikoak erabiltzen ikasteko tailerra egin dugu Derioko Kultur Birikan. Bertan, BATeko adituek erakutsi zituzten, besteak beste, gaur egun dauden laguntza-motak, ereduak, erabiltzeko moduak eta produktu berritzaileak. Hortaz, eta ikuspegi praktiko batetik, bertaratutakoek esparru honetan duten ezagutza hobetzeko aukera izan zuten. Deialdiak oso harrera ona izan zuen txorierritarren aldetik, eta azpimarratu beharra dago parte-hartzaileen artean Gure Señeak elkarteko kideak izan zirela. Gure Señeak Derioko elkartea da eta bere helburua da gaixotasun arraroa duten edota desgaitasun berezia duten umeen bizi-kalitatea hobetzea. Era berean, haiekiko eta beren familiekiko elkartasuna bultzatzen dute.
Tailerrari esker, zenbait pertsonak aukera izan dute Bultzatu Fundazioak eskaintzen dituen prestazioak zuzenean ezagutzeko. Gainera, PAI Bitartean zerbitzuak Derioko familia bati lagundu dio fundazioaren zerbitzu batzuk ezagutzen eta eskatzen. Lerro hauetatik, interesa duten guztiak animatu nahi ditugu, informazio gehiago eskuratzeko, Bultzatu Fundazioarekin harremanetan ipintzera edo Emaús Gizarte Fundazioak Derion duen eguneko zentrora