Santutxun izandako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 13a, 14:21

Gizon batek bere bikotekidea hil zuen atzo Santutxun. Zamudion, udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten goizean, hilketa matxista gaitzesteko. Lezaman ere, hango udalak eta Moreak talde feministak deituta, elkarretaratzea izan zen herriko plazan, arratsaldean. Bestalde, Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, 19:00etan, Leizaola plazan, indarkeria matxistaren kontrako bitrinaren aurrean. Era berean, Zutunik Larrabetzuko talde feministak eta udalak deituta, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean, plazan.