2024ko Ekintzailetza Ideien Bideo Lehiaketa, martxan

Aikor aldizkaria 2024ko irailaren 18a

Lehiaketak kultura ekintzailea sustatzea du helburu, eta bertan Txorierrin bizi diren edo ikasten duten 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Parte-hartzaileek bideo bat egin beharko dute, euren enpresa-ideia aurkezteko. Izena ematea azaroaren 15era arte egongo da zabalik, eta 1.000 euro banatuko dira saritan: 500 euro, irabazlearentzat; 350 euro, bigarrenarentzat; eta 150 euro, hirugarrenarentzat. Sariak izango dira produktu elektronikoak erosteko diru-txartelak, eta urtarrilean banatuko dira Derioko Kultur Birikan. Informazio gehiagorako eta oinarriak kontsultatzeko, www.gazteria.eus.