Arroza perretxikoekin

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 20a, 09:46

Osagaiak (lau lagunentzat):

320 g arroz

200 g perretxiko

Bi berakatz-atal

Kipula bat

100 g urdaiazpiko

200 ml ardo zuria

200 g gazta fresko

Koilarakada bat perrexil

Olioa

Prestatzeko era:

Perretxikoak garbitu, zatitu, eta gordeko ditugu. Urdaiazpikoa dadotan ebakiko dugu eta bost minutuan frijituko dugu perretxikoen erdiarekin batera. Arroza gehitu, eta pare bat aldiz eragingo dugu. Ardo zuria bota, eta lurruntzen denean botako dugu litro bat ur. Beste aldetik, berakatzak gorrituko ditugu zartagin batean. Ondoren gehituko ditugu perretxikoen beste erdia, kipula eta perrexila. Sutan bost minutuan izango dugu, eta arrozari botako diogu, egosten amaitzeko. Bitartean, gazta xerratan ebaki, eta plantxan gorrituko dugu. Arroza eginda dagoenean, lau plateretan banatu, eta gainean gazta ipiniko dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).