Estimulazio kognitiboa lantzeko tailerra

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 20a, 11:00

Narriadura kognitibo arina duten 60 urteko edo gehiagoko pertsonentzako tailerra da, eta urriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean, 10:00etatik 10:30era, egingo da Sondikako Kultur Aretoa IIn. Helburua da memoria lantzea eta gaitasun funtzionala mantentzea. Izena ematea aldez aurretik egin behar da. Zalantzak argitzeko, 607 820 157 telefono-zenbakira (Sandra) deitu ahal da eguenetan, 08:30etik 11:30era. Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.