Txirrin Txirrin, Zorribike eta Bizi Txorierri elkarteek martxa antolatu dute Lezamako Trenbide Zaharretik domekarako, irailak 29. Aipatutakoek aurretik ere hainbat eta hainbat ekintza eta martxa egin dituzte Lezamako Trenbide Zaharreko bide naturala berreskuratu dadin, eta badirudi domekakoa azken martxa izango dela, Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak horretarako lehen pausoak egin baitu. Antolatzaileek hitzordua ipini dute 10:00etan Elotxelerriko tren-geltokian. Hamaiketakoa eraman behar da, eta tunelera sartu nahi duenak, kaskoa eta argia.