Beste alde batetik, Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, borraskak Loiun ere eragin zituen kalteak. Besteak beste, zuhaitzak eta adarrak erori ziren errepideetara eta bideetara, eta seinaleak lurrera bota. Udal-zerbitzuetako langileak ibili ziren errepideak-eta garbitzen. Haize-boladek eragindako arazorik handienak aireportuan izan ziren: 42 hegaldi utzi ziren bertan behera, eta 18 desbideratu.
Kirk urakanak eragindako borraskak haize-bolada handi-handiak ekarri zituen atzo. Orduñan, esaterako, 190 km/h-ko haize-boladak izan ziren. Haizea dela-eta 487 intzidentzia egon ziren Bizkaian, eta gehienak izan ziren zuhaitzak, adarrak edota hiri-altzarien zatiak erori edo apurtu zirelako.