Euskara ikasteko dirulaguntzak

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 15a, 10:13

2023-2024 ikasturtean euskara ikastaroren bat egin duten ikasleek dirulaguntza eskatu ahal dute urriaren 31ra arte. Eskabide-orriak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen webgunean www.txorierri.eus deskargatu daitezke, edo Txorierriko udaletxeetan jaso. Eskabide-orriak Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztu daitezke, edo udaletxeetan.

Bestalde, eskaerak telematikoki ere tramitatu ahalko dira. Horretarako, Mankomunitateko webguneko “Tramiteak” atalean sartu behar da, eta horren barruan, “Dirulaguntzen, beken, sarien eta laguntzen eskaera” atalean. Eskaera egiteko, erabili behar da ziurtagiri hauetako bat: Bak, BakQ edo Izenpe txartel birtuala.