Kirol eta txirrindularitza egokitutako Bizkaiko federazioek Paraitzulia Bizkaia proba antolatu dute biharko, urriak 26. Parte-hartzaileek 200 km egingo dituzte, txandaka eta gelditu barik, txirrindularitza egokitua ikusgai egiteko eta paraziklismoari lotutako ekintza inklusiboa egiteko. Paraitzulia Txorierritik ere pasatuko da. Aurreikuspenaren arabera, 09:50ean Larrabetzura sartuko da, eta Lezamatik, Zamudiotik eta Deriotik pasatu ondoren, 10:30ean ailegatuko da Sondikara.