Crossfit ikastaroa berbagazteentzat

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 29a, 13:02

Berbagazte egitasmoaren baitan, crossfit ikastaroa antolatu da 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzat. Guztira hiru saio egingo dira Derioko kiroldegian: azaroak 9, 16 eta 23. Saioak 10:00etan hasiko dira. Ekintzan parte hartzeko, euskaraz hitz egin behar da, eta txorierritarra izan. Doako ekintza da, baina 10 euroko fidantza ordaindu behar da; saioetara joanez gero, dirua itzuliko da. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu behar da, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.