Txorierri Eguna ospatuko da zapatua BANen

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 11a, 11:40

Zapatuan, azaroak 16, Txorierri Eguna izango da bigarren aldiz Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Festa 11:00etan hasiko da. Baserri Antzokian tokiko ekoizleen eta artisauen azoka atonduko da, eta bertan hauek izango dira: Txibirita Mundi, Zizegorri, Hemen eta Orain, Museti Jositegia, Bitxik Kool, Eskulore, Kaktusero eta Iñaki Lekerika. Besteak beste, ogia, barazkiak, loreak, taloa eta txakolina egongo dira goizean zehar.

Horrezaz gainera, 12:00etatik aurrera, euskal dantzen alardea egingo da Lainomendi (Derio), Goi Alde (Erandio), Hiru Bat (Zamudio) eta Gurutze (Lezama) dantza-taldeen eskutik. Era berean, 13:30ean, Sondikako Dana taldeak gimnasia erritmikoaren erakustaldia egingo du. Arratsaldean, bestalde, umeentzako perkusio-tailerrak egongo dira Moonrock musika-zentroak gidatuta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).