SUKALDARITZA

Katxopoa

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 22a, 14:12

Osagaiak (lau lagunentzat):

4 haragi-xerra (bakoitza 120 g-takoa, eta «liburutxo» moduan ebakita)

4 urdaiazpiko serrano-xerra

8 gazta-xerra krematsu

100 g irin

200 g ogi birrin

2 arrautza handi (irabiatuak)

Olioa

Gatza

Prestatzeko era:

Xerretako bat hartuko dugu, eta gatza botako diogu. Erdietako batean ipiniko dugu gazta-xerra bat, gero urdaiazpiko-xerra bat, eta, azkenik, beste gazta-xerra bat. Beste xerra erdia gainean ipini, eta haragiaren ertzak sakatuko ditugu, haragia ondo lotu dadin eta betegarria barruan geldi dadin. Gainerako haragi-xerrak ere prestatuko ditugu. Katxopoak pasatuko ditugu irinetik, arrautzatik eta ogi birrinetik. Zartagin batean olioa berotuko dugu, eta katxopoak su ertainean frijituko ditugu. Nahi izanez gero, patata frijituek edota piper frijituek lagunduta atera ditzakegu mahaira.