Sondikan, esaterako, udalak antolatutako Indarkeria matxistaren kontrako kontakizun laburren lehiaketaren sariak banatuko dira 18.30ean, Ikurrina Plazan, eta kontakizun irabazlea irakurriko da. Bestalde, 19:00etan, elkarretaratzea egingo da, Garrasia talde feministak ere deituta. Zamudion, bestalde, elkarretaratzea eta performancea egingo dira Leizaola plazan, 19:00etan, Zapata Gorriak talde feministaren, Lagunandre elkartearen eta Anpuluek elkartearen eskutik.
Moreak elkarte feministak eta Lezamako Udalak deituta, ekitaldia egingo da 19:00etan, Hilario Astoki plazan, eta Burrundadie batukada-taldeak ere parte hartuko du bertan. Ondoren, El no de las mariposas performancea egingo du Ausartak herriko antzerki-taldeak, eta amaitzeko, adierazpena irakurriko da.
Zutunik! Larrabetzuko elkarte feministak, bestalde, palestinar emakume eta genero disidenteek jasaten duten indarkeriari eta erresistentziei buruzko saioa prestatu dute biharko, azaroak 26. “Palestina, auzi transfeminista” hitzaldia 19:00etan izango da ludoteka gaineko aretoan.