Durangoko Azokara joateko autobusak

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 28a, 13:25

Abenduaren 6an, barikuz, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak. Autobusa doakoa izango da, eta 12:00etan aterako da herritik, eta 02:00etan itzuli. Izena ematea abenduaren 1a baino lehen egin behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Zamudioko Udalak ere Durangora joateko autobus-zerbitzua antolatu du abenduaren 7rako, zapatuz. Autobusa 09:30ean irtengo da herritik, eta 14:30ean itzuliko da Durangotik. Zamudion erroldatuentzako zerbitzua da, eta bidaiari bakoitzak euro bat ordaindu beharko du. Abenduaren 3a baino lehen eman behar da izena, udaletxean, Gaztestazioan edo udal-webgunearen bidez www.zamudio.eus.