Elkarretaratzea Larrabetzun eta Zamudion, Pasaiako hilketa matxista salatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko abenduaren 2a

Zapatuan, azaroak 30, emakume bat hil zuen Pasaian bere bikotekide ohiak. Zutunik elkarte feministak eta Larrabetzuko Udalak antolatua, gaur, abenduak 2, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, plazan, hilketa matxista salatzeko. Zamudion ere elkarretaratzera deitu du Zapata Gorriak elkarte feministak eta Zamudioko Udalak. Hitzordua 19:00etan ipini dute Leizaola plazan, bitrinaren aurrean. Lerro hauek idaztean, indarkeria matxistak sei emakume hil ditu Euskal Herrian.