Txorierriko abesbatzak izan ziren Fair Saturday jaialdian

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 2a, 12:45

Hogei mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Fair Saturday inguruan antolatzen diren ekintzetan. Egitasmoak kultura eta gizarte-egitasmoak uztartzen ditu, eta jaialdia biribiltzeko, kontzertu jendetsua egin zen Bizkaia Arenan. Agertokira igo ziren abeslarien eta abesbatzen artean egon ziren Zamudioko Kamara Korala eta Zoli abesbatza eta Larrabetzuko Musika Eskola eta Izar Argia abesbatza. Fair Saturday jaialdia 120 elkartek antolatzen dute, eta aurten dirua batu da gaixotasunei eta gizartetik kanpo egoteko arriskuan dauden taldeei lotutako egitasmoei laguntzeko.

 
 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).