Korrontzi Euskararen Astean

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 2a, 13:49

Txorierriko Euskararen Asteak adin guztietako ekitaldi-sorta zabala ekarri digu azaroaren 26tik 30era bitartean: umeentzako ikuskizunak, gazteentzako hitzaldiak, bakarrizketa eta erromeria ibiltaria. Zalantza gabe, Korrontzi taldearena izan zen ekitaldirik erakargarriena. Ikuskizunean Bertoko Zamudioko elkartearen kideek eta Lainomendi (Derio) eta Kurutze (Lezama) taldeetako dantzariek parte hartu zuten Korrontzi taldearen musikariekin eta dantzariekin batera. Euskararen Astea Derion egin da aurten, Txorierriko Mankomunitateak antolatuta.