Emakumeentzako brikolaje-tailerra

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 4a, 12:16

a: Freepik / jcomp

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Bricolea tailerra antolatu du urtarrilerako eta otsailerako. Emakumeentzako brikolaje-tailerra da, eta etxean konponketak eta hobekuntzak egiten ikastea du helburu. Tailerra Derioko Kultur Birikan egingo da, 18:30etik 20:30era, hurrengo egun hauetan: urtarrilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean eta otsailaren 6an, 13an eta 20an. Tailerrean parte hartzeko, abenduaren 20a baino lehen eman behar da izena, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidalita.