Berbagazte egitasmoaren baitan, sukaldaritza-tailerra antolatu da urtarrilaren 3rako. Tailerra goizez egingo da Txorierriko Baserri Antzokian, eta DBHko 2. eta 3. mailetako gazteentzat da. Ekintzan parte hartzeko, euskaraz hitz egin behar da, eta txorierritarra izan. Doako ekintza da, baina 10 euroko fidantza ordaindu behar da; saioetara joanez gero, dirua itzuliko da. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu behar da, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.