Desfilea dela eta, ibilgailuak ezin izango dira Unbe kaletik 18:00etatik aurrera ibili. Gainera, ezin izango da kale horretan aparkatu, Ganekogorta kaleko bidegurutzetik Anboto kaleko bidegurutzeraino.
Beste alde batetik, Magoek gogorarazi diete Sondikako laguntzaileei opariak domekan bertan, urtarrilak 5, utzi ahalko direla Goronda Beko kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era. Ume bakoitzeko opari bat utzi behar da, eta Mago bakoitzeko gehienez lau opari.