Ekialdeko Magoak bisitan izan dugu Txorierrin. Loiura lehen aldiz ailegatu ziren barikuan, urtarrilak 3, helikopteroz eta herritarrek eta herriko elkarte batzuek ongietorri berezia egin zietela. Deriora eta Sondikara, berriz, ohi moduan heldu ziren urtarrilaren 5ean, udalerriko kaleak eta umeen bihotzak magiaz eta ilusioz betetzeko. Irudiak Derioko kabalgatakoak dira.