Elkarretaratzeak Barakaldon izandako hilketa gaitzesteko

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 7a, 14:09

Hirurogeita hiru urteko gizon batek 84 urteko ama hil zuen barikuan, urtarrilak 3, Barakaldon. Hilketa familia-indarkeria moduan ikertzen dabiltza, baina Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak esan du hilketa matxista dela eta gizartearen estruktura patriarkala agerian uzten duen beste gertaera bat dela. Kolektiboak deituta, elkarretaratzeak izango dira gaur arratsaldean, azaroak 7, hiriburuetan eta herrietan. Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak bat egin du deialdiarekin, eta 19:00etan elkarretaratzea izango da beira-arasaren aurrean. Zutunik Larrabetzuko talde feministak ere elkarretaratzera deitu du 19:00etan, plazan.

Lezaman ere elkarretaratze isila egingo dute 19:00etan, plazan, Moreak talde feministak eta Lezamako Udalak deituta.