Gaztetxeen inguruko mahai-ingurua Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 16a, 14:19

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxearen 60. urteurrenaren baitan, “Gaztetxeen aldeko borroka” mahai-ingurua antolatu du biharko, abenduak 17. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta bertan hurrengo hauen kideek hartuko dute parte: Igorreko Kiñu gaztetxea, Durangoko Kaletik Gaztetxera, Zornotzako Matrailu gaztetxea eta Zamudioko Inisitue gazte-asanblada.