Prestatzeko era:
Ilarrak eta lekak (txikituta) egosiko ditugu 10 minutuan. Uretatik atera, eta jalkitzen utziko ditugu. Azenarioa, kipula eta piper gorria txikituko ditugu. Lehenengo eta behin, azenarioa egingo dugu su motelean bost minutu inguru. Gatza bota, eta koilara batek lagunduta eragingo dugu. Ondoren, kipula eta piper gorria gehituko ditugu. Piperbeltza eta gatza botako ditugu, eta 10 minutu gehiago izango dugu sutan. Noizean behin eragingo dugu.
Beste alde batetik, arrautzak katilu batean ipiniko ditugu. Gatza eta piperbeltza bota, eta irabiatuko ditugu. Esnegaina gehituko dugu, eta arrautzekin nahasi. Barazkiak gehituko ditugu, eta osagai guztiak nahasiko ditugu. Nahasia labeko molde batera botako dugu, eta labean (aurretik berotuta) 45
minutu inguru izango dugu 160 gradutan, harik eta zotz bat sartu eta garbi ateratzen den arte.