DIRUZ BABESTUTAKO EDUKIA

Euskal eskola publikoa: erdu eta matrikulatu!

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 24a, 13:21

Larrabetzuko eskola

Ikasle bakoitzaren beharrizanetara egokitzen gara, umeak beti erdigunean ipintzen ditugu eta. Eskola inklusiboa da gurea, eta patio eta gune biziak sortzen ditugu etengabe. Era berean, hainbat egitasmotan gabiltza murgilduta, hala nola Eleaniztasuna Proiektua (euskara ardatza dela 3 hizkuntza ikastea), IkasLab, STEAM, Emozio-tailerrak eta Hezkidetza.

Bestalde, ikasleen bazkaria gure sukaldean bertan prestatzen da, eta ortua dugunez, landatzen ditugun sasoiko produktuak zuzenean joaten dira sukaldera. Gainera, auzoari zein herriari zabalduta dagoen eskola dugu, eta gurasoek eta udalak parte-hartze aktiboa dute berton. Otsailaren 3an, 15:00etan, informazio-bilera egingo dugu IkasLab gelan. Erdu!

944 287 860  ·  zuzendaritza@larrabetzukoeskola.eus

 

Sondikako eskola

Ikasleen hezkuntza-arrasta zein arrakasta pertsonala lortzeko, Gorondagane eskolan hurrengo helburu hauek ditugu: hezkuntza-kalitatea etengabe berritzea, hezkuntza-testuinguru berrietara moldatzea eta komunitateko kide guztiak helburu komunetara motibatzea.

Haur Hezkuntzan, umeen ongizate fisikoa eta emozionala bermatu eta sustatzen dugu, eta garatutako antolaketa-, metodologia- eta curriculum-neurriek ikasle guztien garapen integrala dute helburu. Lehen Hezkuntzan, bestalde, ikasleen garapen orekatua bilatzen dugu. Era berean, ikasle guztien gizarte-inklusioa lortzea dugu ardatz, eta  herritar kritiko, berdinzale, aktibo eta eraikitzaile moduan garatzen laguntzen diegu. Bestalde, ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten ingurune metodologiko eta digital berrietarantz goaz.

944 531 020  ·  cepgorondaganehli@gorondaganeeskola.com

 

Zamudioko eskola

Umearen garapen integrala eta orekatua lortzea helburu nagusia dugula, umearen beharrizanetara egokitutako metodologia aktiboak bultzatzeko erronkan murgilduta gaude. Eraldaketa horren bidean, mugimendu autonomoan pausoak egiten hasi gara Haur Hezkuntzan, eta umeen segurtasun afektiboa, autonomia eta hainbat gaitasunen garapena ahalbideratzen dituzten barneko eta kanpoko guneak sortu ditugu. Lehen Hezkuntzan ere bide horretatik jarraituta, ikasketa kooperatiboak eta manipulazio- eta esperimentazio-jardu- erak eskaintzen ditugu.

Bestalde, gure hezkuntza-eskaintzaren zutabeak dira aniztasuna, inklusioa, berdintasuna eta jasangarritasuna, beti ere euskara ardatz nagusia izanik. Gainera, proiektua aurrera eramateko, elkarlanean gabiltza familiekin eta herriko eragileekin. Era berean, zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkiegu familiei, hala nola harrera goiztiarra eta eskolaz kanpoko ekintzak.

944 520 826  ·  zuzendaritza@zamudiokoeskola.net

 

Derioko eskola

Harro gaude gure hezkuntza-inguruneaz, non ikasle bakoitza bere indibidualtasunagatik eta talentuagatik baloratzen den: komunitatea gara eta guztiek dute hazteko, ikasteko eta ekarpenak egiteko gunea.

Ikaskuntza aktiboa eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzten metodologia berriak erabiltzeaz gain, tresna digitalak eta teknika pedagogikoak baliatzen ditugu eta hainbat proiektutan ibiltzen gara, ikasleak etorkizuneko erronketarako modu dinamikoan eta motibatzaileen prestatzeko. Funtsezko zutabe ditugu bizikidetza eta hezkidetza, eta errespetuaren, enpatiaren eta lankidetzaren kultura sustatzen dugu, non ikasle bakoitzak ongizate kolektiboaren laguntzen baitio.

Bestalde, eskolako sukaldean bertan prestatzen da ikasleen bazkaria, eta, gurasoen elkarteak antolatuta, goizeko harrera-zerbitzua eskaintzen da 07:30etik 09:00etara, eta askari-zerbitzua, 16:00etatik 17:00etara. Halaber, eskolaz kanpoko ekintza-sorta zabala izaten da eguerdian eta arratsaldean. Urtarrilaren 29an gure eskola ezagutzeko ateak irekitzeko eguna izango da.

944 541 246  ·  matrikula@deriokoeskola.com

 

Lezamako eskola

Umeak beti erdigunean jarrita, eraldaketa-prozesuan gaude buru-belarri. Horrela, hiru ekosistema atondu ditugu Haur Hezkuntzan –jolas sinbolikoa, ingelesa eta matematika–, eta euren interesetatik abiatuta, 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleek erabakitzen dute zein ekosistematako partaide izan nahi duten. Bestalde, eskola euskalduna da gurea, D eredukoa, eta euskara ez ezik euskal ohiturak eta jaiak helarazten dizkiegu ikasleei, hala nola Olentzero, Inauteriak eta Korrika. Horrezaz gainera, elkarlanean gabiltza Zorrizketan euskara elkartearekin, antzinako festa berreskuratzeko: Gau Beltza; eta Txorierriko Mankomunitateak antolatzen dituen euskarari lotutako ekintzetan hartzen dugu parte, esaterako, Ipuin Lehiaketan eta Euskara Astean.

Eskola txikia gara, eta hortaz, oso hurbil gaude familiengandik eta oso ondo ezagutzen ditugu ikasle bakoitzaren beharrizanak. Kontziliazioa ere errazten diegu familiei, eta umeak goiz hartzeko zerbitzuaz gainera, eskolaz kanpoko hainbat ekintza izaten dira arratsaldean.

944 555 119  ·  lezamakoeskola@lezamakoeskola.com

 

Txorierri Institutua BHI

Euskara eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza-proiektu berritzailea eta eleanitza da gurea. Gune eta instalazio berriei esker, ikasleei baliabiderik egokienak eskaintzen dizkiegu konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-proiektuarekin ekiteko. Hautazko eskaintza zabala eta maila bakoi-tzean arloren bat gutxienez ingelesez lantzeko aukera ere badute ikasleek.

Bestalde, ikasle eta familiekiko gertutasunak ahalbidetzen digu ikasleen jarraipen estua eta aniztasunari erantzun egokia ematea. Herrien arteko lotura, elkarbizitza eta girotze arrakastatsua sustatzen da ikastetxean, ikasleen ongizatea eta garapen integrala erronka izanik.

Txorierri BHI ezagutzera emateko asmoz, Txorierriko eskoletan familientzako aurkezpen-saioak eskainiko ditugu urtarrilean. Eskoletako zuzendaritzak bidaliko dizue bilerei buruzko informazioa.

944 287 920  ·  zuzendaria@txorierribhi.com