Guztira zortzi film hautatu dira aurtengo ediziorako: Prosopagnosia (Ekain Martinez), Plazer bat (Sonia Estévez), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Europa (Ekain Irigoien), Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena), Hor Konpon (Jone Arriola), Goodbay Kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yarto) eta Utlansdsk (Alba Lozano). Azaldu moduan, denetariko lanak dira eduki zein estilo aldetik, eta haietako asko jada saritu dituzte zenbait zine-jaialditan. Emanaldiak 97 minutu iraungo du.
LABURBIRAren emanaldia edozein herritako udalek edo elkarteek antolatu dezakete. Film laburrak ikusteaz gainera, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere egongo da. LABURBIRA Taupa Euskaltzaleen Mugimenduaren ekimena da.