Prestatzeko era:
Platanoa zuritu, eta zatituko dugu. Jengibrea ere zurituko dugu eta birrinduko dugu. Pepinoa eta madaria garbitu, eta zatituko ditugu, zuritu gabe. Bestalde, limoiari ura aterako diogu eta espinakak txikituko ditugu. Irabiagailuko edalontzian ipiniko ditugu fruta eta barazkiak. Limoi-ura gehitu, eta irabiatuko dugu. Ondoren, ur hotza botako dugu pixkanaka-pixkanaka, irabiatzeri utzi barik eta harik eta gustatzen zaigun testura lortzen dugun arte. Berehala edango dugu.